Hainbat urtetako ametsa beteko da udaberrian Urduñako eskola publikoan. Egokitzapen obra batzuk egin ondoren, eskola publikoko jangela bertako produktuez eta ekologikoez hornituko du jadanik zaharren etxea zerbitzatzen duen udal sukaldeak. Hauxe izango da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak onartutako laugarren eta azken esperientzia pilotoa.
Luzea izan da bidea 2012an udal sukaldearen egitasmoa martxan jarri zuenetik Orduñako udalak. Hainbat bilera eta mobilizaziok eman dute emaitza eta gainditu dira administrazioak ipintzen zituen trabak.
Orain obrak egiteko momentua da, biltegia eta espedizio lokala handitu behar bait dira. 2018aren hasieran abiatuko ditu Udalak obrak eta IGEari kudeaketa berrirako prestatzea dagokio udaberrian esperientziarekin hasi ahal izateko.
Pozik daude Orduñan eta baita gu ere. Zorionak!