JanGelakek, eskola jantoki iraunkor eta osasungarrien aldeko Nafarroako guraso elkarteen mahaiak, eskualdeko eskola-jantokietan egiteko dauden zereginak aipatu ditu prentsaurreko batean.

 Apirilaren erdialdean, JanGelak iritzi-artikulu bat argitaratu zuen mahaiak eskola-jantokien agiri gazi-gozoen inguruan. Orain, ireki berria da lizitazio prozesua, zeina, eskualdeko eskola jantokia, puntu gehien lortzen dituen empresari ematen zaio.

Gaur egun, esleipenak eginda daude, eskualdeko eskola-jantokiak hasi dira enpresa berriekin funtzionatzen, inpugnazio batzuk aurkeztu dira eta sentsazioak gazi-gozoak izaten jarraitzen du.  “Azken emaitza da, beste behin ere, dirua erabakigarria izan dela esleipena lortzeko: prezioak behera jaitsi dituenak irabazle atera da, eta gainerako ezaugarriak baztertuta geratu dira”, adierazi du JanGelak

“Baldintza-agiriak prozesuaren hasieran baloratzean esan genuen bezala, txiki edo ertain tokiko ekimenak ezin izan dutela parte hartu; ez da pertsonak lurraldearen zabaleran kokatzea sustatzeko modurik onena. Eta, bestalde, prezioak jaitsi ez dituzten enpresak baztertu egin dituzte”, gogoratu gu JanGelak.

“Enpresak baldintzapean, eta, gainera, ahalik eta preziorik txikiena proposatuz. Ikusteko dago, nork eta nola kontrolatzen den, enpresa esleipendunek praktikan betetzen duten, paperetan egitera hitzartu dutena. Ikuskaritza-atala funtsezkoa izango da, eta, hala ere, Hezkuntza departamentuak gauzatubehar duenak, ikastetxeek inplikatzeko aukera izan behar dute, jangelako arduradunen bidez, elikadura-batzordeak, guraso elkarteak ….. ez-betetzeen kasuan, eta larritasuna ikusita,zehaztapen-mekanismo mailakatuak egon behar dira, eta mekanismo horiek norberaren egoera leheneratu ere egin dezakete esleipena”.

Pleguak hainbat ataletan urrunago joan zitezkeen arren, zalantzarik gabe, elikaduraren kalitatean (teorian behintzat) aurrera egiten dutela uste du mahaiak. “Zenbait alderditan bezala proposamena berritzailea da, eta sentsibilizazio-lan zabala egin behar da haur eskolatuen familien artean, eta gizartean oro har, proposatzen diren elikagaien aldaketen garrantziari eta ontasunari buruz.

Orain fase berri bat hasiko da eskualdeko eskola-jantokietan eta JanGelak bilera bat eskatuko du gai horiek eta prozesu luze eta bihurri honen ahulguneak nola hobetu behar diren azpimarratzeko, gorago zehaztu ditugun puntuak , betiere eskola-jantoki jasangarriak eta osasungarriak izatea helburua kontuan hartuta.