“Eskola-jangelen kudeaketa deszentralizatua. Nondik hasi?” online saio praktikoa egingo dugu martxoaren 26ean gaian aditua den Aitor Bilbao abokatu eta eskola publikoko gurasoaren eskutik. Saio honen helburua da egungo eredu zentralizatuari alternatiba egingarriak proposatzea eta urtarrilaren 3ean Bergaran ospatu genuen “Sukaldea daukagu, eta orain zer” saioari jarraipena eman nahi dio. Eduki hauek landuko ditugu saioan:

  • Deszentralizazioaren zergatiak.
  • Heldu-leku juridikoak.
  • Aukera egingarriak.

Deszentralizazioa hasteko, helduleku garrantzitsua dugu EAEn: eskola-jangelen egungo ereduak behar dituen aldaketei buruz 2019an Legebiltzarrak aho batez onartu zuen erdibideko zuzenketa eta zehazki, puntu hauek:

  • Kudeaketa berritzailea eta deszentralizatua hautatzen duten ikastetxeei aukera bideragarriak eman behar zaizkie.
  • Eskola-jangelen kudeaketa deszentralizatuaren zenbait eredu azter ditzala Eusko Jaurlaritzak helburu izanik eskola-jangelen ikastetxeek berek eta/edo tokiko erakundeekin lankidetzan kudeatzea.

Saioa 17,30etan hasiko da. Ordu eta erdiko iraupena izango du eta ezinbestekoa da izena ematea lotura honetan.