Denon Eskola eta BIGE guraso federazioek kritikatu egiten dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2026-2029 aldirako argitaratutako eskola-catering zerbitzuaren plegu berriak.
CO2/003/2026 (Janari prestatuak prestatu, garraiatu eta ematea eta prestazio osagarriak) espedienteari dagokion dokumentazioa aztertu ondoren, Denon Eskola eta BIGE federazioek uste dute eredu honek “bere horretan mantentzen dituela kalitatean, gardentasunean eta parte-hartzean gabezia handiak erakutsi dituen sistema zentralizatuaren eta industrializatuegiaren oinarriak”.
Hauek dira pleguaren kritika nagusiak:
- Egungo ereduaren ebaluatu gabe
- Legebiltzarreko akordioak bete gabe
- Aurrekontu eskasak
- Memoria ekonomikorik eta prezioen berrikuspenik gabe
- Jantokiaren hezkuntza-funtzioa ahaztuta
- Enpresa handientzako abantailak
- Familien parte-hartzerik eza
Eusko Jaurlaritzak ez duenez elkarrizketarik izan hezkuntza-komunitatearekin Gure Platera, gure aukera plataformatik, 2019ko urriaren 24ko Legebiltzarreko akordioa betetzea eskatzen dugu:
- Prozesu bat garatzea eskola-komunitateetako eragileekin, jantoki-zerbitzua kontratatzeko baldintza-agirietan oinarri tekniko berriak ezartzeko.
- Sistema osagarri baten oinarriak zehaztea, kudeaketa berritzaile eta deszentralizatua aukeratzen duten ikastetxeek aukera bideragarriak izan ditzaten.
Gure Platera, gure aukera ekimenetik eskola-jangelentzako dekretu bat eskatzen dugu eta bat egiten dugu Denon Eskolak eta BIGEk Eusko Jaurlaritzari egindako eskaerarekin, familiekin, ikastetxeekin eta tokiko administrazioekin prozesu parte-hartzaile bat irekitzeko, jantoki-eredu “osasuntsuago, hezitzaileago, jasangarriago eta hurbilago” baterantz aurrera egiteko.
Eta dei egiten dizuegu ekainaren 11ko ekimenarekin bat egitera eta eskola-jantokia aldarrikatzera Gure platera, gure aukerarekin batera.
