Eusko Jaurlaritzak jakinarazi zuen atzo 2019-2020 ikasturtetik aurrera hala nahi duten guraso elkarteek euren ikastetxeko jantokia zuzenean kudeatzeko aukera izango dutela Ordezkapen Organo Gorenak (OOG) hala onartzen badu. Kudeaketa honek prozesu osoa barne hartzen du: sukaldeko profsionalen kontratazioa, elikagaien erosketa, elikadura segurtasuna, garbitasuna eta abar. Horretarako, dirulaguntza deialdi bat egingo du, kudeaketa mota hau nahi duten ikastetxeen lana errazteko.

Gure Platera Gure Aukera ekimenak argi utzi nahi du Eusko Jaurlaritzaren aldebakarreko proposamena dela eta ez ekimen honekin eta bertan parte hartzen duten erakundeekin adostutakoa.

Proposamen hau oso urrun dago Gure platera gure aukerak Jantokien Batzordeari helarazi zion proposamenetik. Hauek dira gure proposamenaren ardatz nagusiak:

  • Sukaldeak errepukeratu “sukaldeak errekuperatzeko plan” baten bidez Eusko Legebiltzarrak eskatu zuen moduan.
  • Trantsizioa abiatu jangela hezitzaileruntz, elikadura ikastetxeko proiektuaren barne izanik.
  • Erlazio, perfil eta lan-baldintzen eredu berri bat, jangeletako langileek parte hatuko duten lan-mahai tekniko batean adostuak.  
  • Lehen sektorea bultzatu, gazte eta emakumeen instalakuntza lagundu du eta eskola-jantokiei bertako produktuak eta modu sostenigarrian ekoiztutakoak bermatuko dituzten politika publikoak.
  • Eta azkenik, beste eredu batzuen artean, kudeaketa propioa, non eskola-komunitateak jantokia kudeatuko duen Administrazioarekin batera.

GPGA-ak ez du inoiz eskatu IGEeen esku uztea jantokien kudeaketa osoa, ez dutelako zertan euren gain hartu Eusko Jaurlaritzaren ardura:  eskola publiko guztiek duten eskubidea  elikadura osasuntsu, ingurugiroarekiko jasangarria eta justua izateko eskola-jantokietanmodu batean edo batean esku hartzen duten persona guztiekiko (ikasleak, baserritarrak, langileak, familiak).

18 urtez Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokiak kudeatu ondoren, eraikitzeko dagoen/dauden eredu berria(k) inplikatutako eragile guztien artean. Gure aldetik, dei egiten diogu Eusko Jaurlaritzari eskola-jantokien eredu berriaren bideragarritasuna kontsentsuan oinarrituta eraikiko duen lan-mahai bat abiatzera.