Pasa den larunbatean egungo eskola-jantokien eredua aldatzea helburu duen ekimena aurkeztu zen Muskizen. ELIKADURA GURE ARDURA izeneko plataforma honek bat hartzen ditu Meatzaldea eta Enkarterrietako 18 ikastetxe publiko. Eskola-jangela eredu Berri bat eskatzen duen manifestua sinatu dute eta eskaera egin diete bide honetan lan egiteko erakunde publiko guztiei.

Hala dio manifestuak: ”Gure eskualdean diren ikastetxe publikoetako eskola jantokien egoera aztertuta, ikusi dugu egungo eskola-jantoki ereduak ez dituela betetzen eskola-komunitatearen beharrak. Elikadura industrialaren sisteman oinarrituta dago, elikadura osasungarri, jasangarri eta pedagogikoa ardatz dituen eredu batean oinarritu beharrean. Kontuan izanik lehen sektoreak garrantzi handia duen eskualde batean bizi garela, uste dugu pausuak eman daitezkeela beste elikadura eredu bateruntz, hots, ingurumenarekin orekan izango den baterantz”.  

Helburu berdinak baina errealitate desberdinetatik dituzten ikastetxeetatik abiatzen da ekimen hau. Elkarlanerako asmoa adierazi dute, zonaldeko indarrak batzeko asmoz helburu zehatz hauekin: gertuko elikagaietan oinarritutako jangela osasuntsu, hezitzaile eta sostenigarria lortu, pausuak emanez bertako ekonomiaren garapenari.

(Adierazpen osoa irakurri)

200 lagun inguru bildu zituen aurkezpenak eta eskola-jantokiarekin lotutako lau errelato desberdin entzun ahal izan ziren: abeltzain bat, ama bat, haur bat eta langile bat. Guztiek bate gin zuten egungo ereduaren aspektu negatiboetan eta aldaketaren beharrean. Bideoak, bertsoak, familia argazkia, manifestuaren irakurketa eta hamaiketakoa egin ziren ere trikititxa eta talo tailer eta guzti.

Bertan izan ziren ere Gure Platera Gure Aukera, Jangurie, Berton Bertokoa eta Beasaingo Murumendi eskolako kideak ekimena babesten.