Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Bidezko Elikadura eta Hegoa erakundeek UNIAzokaren II. edizioa antolatu dute EHUko Bizkaiko campusean, Alimentacción elikadura jasangarritasunaren aldeko hezkuntza sarearen barruan.
Topaketa horren helburua da emakume baserritarren zereginari balioa ematea eta elikadura eredu iraunkorra, osasungarria eta bidezkoa sustatzea. Aurten, NBEk emakume nekazariengan jartzen du arreta. Lantzen, zaintzen, bizitzari eta elikadurari eusten diotenak, baina oraindik ere gutxietsita eta, gehiegitan, ikusezin direnak. 2026an begien bistakoa dena aldarrikatzen dugu: emakumerik gabe ez dago janaririk, ez dago sororik eta ez dago etorkizunik.
UNIAzoka erreibindikatzailea II
Alde batetik, euren graduondoko ikasketak elikaduraren inguruan egiten ari diren ikasleekin lehenengo mintegia burutu zen. Lau saio dira, ideiak partekatzeko, zalantzan jartzeko eta ikerketei forma emateko, ikasle, irakasle eta gizarte-eragileekin batera. Info gehiago: hezkuntza@justiciaalimentaria.org
Bestalde, hainbat ekintza antolatu dira UNIAzoka erreibindikatzailearen bigarren edizioan. Tokiko elikagaiak erosteko azoka egon zen Laboa plazan, sukaldaritza aktibista tailerra eta campuseko berdeguneak lankidetzan pentsatzeko ekintza, besteak beste. Ez galdu erreportaia hau.
Bidezko Elikadura eta Hegoa elkarrekin ari dira lanean elikaduraren gaiari heltzeko, elikadura burujabetzaren, generoaren, pedagogia kritikoen eta ekonomia eraldatzaileen ikuspegitik, hezkuntza-prozesuekin batera maila guztietan, gizarte-aldaketarekin konprometitutako pertsonak eta kolektiboak prestatzeko helburuarekin.
@redalimentaccion

