Irailaren 7an jarri zen martxan Orduñako esperientzia pilotua. Honekin bete da Eusko Legebiltzarrak egindako eskaria, lau bait dira jada martxan dauden esperientziak: Markina, Gernika, Laukariz eta Orduña.

Luzea izan da Orduñaren bidea. 2009ean abiatu zen udal sukalde bat eraikitzeko proiektua eta beroni esker 2015etik produktu lokalak eta ekologikoak jaten dituzte adinekoen egoitzan. Eskola publikotik egoitzara 5 metro baino ez dauden arren, legeak ez zuen uzten janaria batetik bestera eramaten.

Pasa den urtean udal sukaldean egindako obren ondorioz (biltegia eta espedizio lokala handitu dituzte adinekoen egoitzan dagoen udal-sukaldean), gainditu dira oztopoak eta ikasturte honetatik aurrera bertako produktuak eta ekologikoak jango dituzte Orduñako eskola publikoko ikasleek.

Esfortzuak merezi izan du, alde guztiak pozik baitaude: langileak, ikasleak, familiak eta herria bera.

Orain Orduñako eredua Euskal Herriko beste izkinetara zabaltzeko momentua da. Posible da egungo jantokien eredua aldatzea, posible da gure jantokiak elikadura eredu industriala aldatzeko tresna bihurtzea.

Zorionak!