ESPERIENTZIA ONAK

Gure Platera Gure Aukeratik estatu mailako eta nazioarteko praktika on arrakastatsu batzuk partekatu nahi ditugu, interesgarriak izan daitekeelakoan.

KATALUNIA

KATALUNIAKO ESKOLA-JANTOKIAK: BIDAIAREN KRONIKA

Gure Platera gure aukera ekimenak beste lurraldeetako eskola-jantoki ereduak ezagutzeko duen helburuaren baitan, Katalunia bisitatu dugu urriaren 17tik 20ra Bidezko ElikaduraEHIGEBIGEBerton BertokoaMendialdea IGEMurumendi eskola eta Donostiko Udaleko Osasun publikoko zerbitzuko ordezkariek.

Aldaketa momentuan ezagutu ditugu Kataluniako eskola-jantokiak. 1996tik indarrean dagoen dekretua aldatzeko nahian dabil Gobernua, 2017ko kontratazio lege berrira egokitzeko. Egin ditu saiakerak, baina eragileen desadostasunarekin topo egin du, IGEek egindako kudeaketa debekatu nahi bait du, besteak beste.

Katalunian familiek ordaintzen dute zerbitzuaren kostu osoa (janaria, langileria eta azpiegiturak). Ikastetxe bakoitzak erabakitzen du nola kudeatu nahi duen jantokia eta Gobernuak menuko gehienezko kuota zehazten du (6,20 euro) eta ez du finkatzen ratiorik (ikastetxe bakoitzaren esku geratzen da erabaki hori).

2.000 ikastetxe publikoetan eta hiru jantoki kudeaketa-eredu daude: ikastetxe/zuzendaritza/eskola kontseiluak kudeatua, IGEak kudeatua eta eskualde-kontseiluak kudeatua (Consell Comarcal). Udaletxeek ere kudeatzen dituzte jantoki batzuk lehiaketa publikoen bidez.

FAPACen ustez ikastetxearen esku geratu behar da erabaki ahalmena eta Gobernuak kontratatu behar ditu langileak (sukaldariak eta begiraleak) eskubide berberak bermatzeko ikastetxe guztietan eta langileek baldintza egokietan lan egiteko. Nahi duten eredua zehazki definitu gabe daukaten arren “Temps de migdia” (eguerdia) merkatutik atera behar dela uste dute, elikadura ezin delako negozio izan. Jantokia eskola-komunitatetik ateratzen den gertuko zerbitzua izan behar dela uste dute.

Hezkuntza proiektuaren garrantzia

Ezagutu ditugun esperientzia guztietan argi ikusi dugu eskola-jantokia ikastetxeko proiektuan txertatua egotearen garrantzia. “Temps de migdia” izeneko tartean txertatzen dute Katalunian jangela eta tarte horretan egiten diren jarduera guztiak, jatordua barne, ikastetxeko proiektuan txertatuak egon behar dira.

Bartzelonako Patronat Domenech ikastetxean, esaterako, Crea y Creix enpresak kudeatzen ditu jarduera pedagogikoak duela 20 urtetik. Begirale guztiek hezkuntzarekin lotutako formakuntza daukate (Psikologia, Pedagogia, Magisteritza, Gizarte-Hezkuntza, eta abar) eta koherentzia mantentzen saiatzen dira goizeko 8etatik eskolaz-kanpoko jarduerak amaitzen diren arte.

Ikasgelan jaten dute 3, 4 eta 5 urteko ikasleek. Giro lasai eta ezagunean jateaz gain, autonomia lantzen dute, eurek ipintzen bait dute mantela, mahai-tresnak erabiltzen dituzte 3 urtetik aurrera eta begiraleei laguntzen die.

Ikasleen arteko elkarlana sustatzeko 6. mailako ikasleek 1. mailakoen laguntzaile izaten dira jantokian aurreneko astean, ordura arte ikasgelen jan dutelako haurrek. Horretaz gain, Lehen Hezkuntzako 6. mailako 4 ikaslek 3 urteko haurrak esnatzen dituzte goizero.

Ingurugiroarekin arduraz jokatzeko, jantokiko soberakin kopurua kalkulatzen ari dira ere, eta aztarna ekologikoa kalkulatu nahi dute.

Santa Susanna: herri mailako apustua eskola-jangela jasangarrien alde

Hiru ikastetxe publiko daude Santa Susannan, Bartzelonatik ordubetera dagoen 3.000 inguru biztanleko herria. Hauetako bakarrak dauka sukaldea, Escola Montagut ikastetxeak. Bertan sukaldatzen dira hiru ikastetxeetarako 185 inguru menu egunero. Ecoarrelsenpresa txikiak (10 ikastetxetan egiten du lan) kudeatzen ditu zerbitzu osoa eskainiz: janaria, langileria eta azpiegituren mantenua. Janariaren %70a gertukoa da eta ekologikoa da.

Kataluniako eskola-jantokien sistemak aukera ematen duenez, beste enpresa txiki bat ere ezagutu dugu: Ecomenja. Antzeko filosofia dute biek: ekoizleari zuzenean erosi prezio justu batean ikasleei kalitateko janaria eskaini, tokikoa eta ekologikoa. Bere web gunean agertzen da ekoizleen zerrenda.

Zerbitzu integrala eskaintzen dute biek, janaria eta langileria, eta jangela ikastetxeko proiektuan txertatzearen aldeko apustua egiten dute. Sukaldarientzat aldaketa handia denez plastiko poltsak irekitzetik zuzenean baserritik edo itsasotik datorren lehengaia kudeatzea, formakuntza eta etengabeko laguntza ematen die sukaldariei.

Ecocentral: azpiegituren garrantzia

Eskola-jangela ekologikoen erosketa-zentrala da Ecocentral. 59 ikastetxeri zerbitzua ematen die, 17.000 menu egunero. Ekoizleek bertara eramaten dituzte euren produktuak eta ikastetxeek egiten dituzten eskaerak entregatzen dituzte langileek. Ekoizleek ikastetxeei bidaltzen diete faktura eta goian aipatutako Ecoarrels eta Ecomenjarekin egiten dute lan, besteak beste.

Urtean behin ekoizleak, erosketa-zentrala eta enpresa txikiak biltzen dira, urte osoko prezioak adosteko. Argitu behar da Ecocentral ez dela bitartekaria, ez ditu puzten elikagaien prezioak. Enpresa kudeatzaileei eta autokudeaketa egiten dutenei eskaintzen die zerbitzua.

Sant Cugateko esperientzia

Lehen hezkuntzako 12 ikastetxe publiko eta bigarren hezkuntzako 5 daude Sant Cugaten. Lehen Hezkuntzako guztietan IGEak egiten du kudeaketa: 2 kasutan kudeaketa integrala egiten du, 7 ikastetxe Paidos irabazi-asmorik erakundeak kudeatzen ditu eta 3 enpresek.

Udaletxeak koordinazio lanak egiten ditu eta besteak beste lursail publiko bat eman du, L´Ortiga erakundeak kudeatzen duena. Nekazaritza ekologikoa egiten du talde honek eta hezkuntza-jaduerak eskaintzen dizkie elkadura eta nekazaritza heziketa-gaitasun handiko zeharkako ikasgai direla uste duten ikastetxeei.

Paidos fundazioak kudeatzen duen Pi d´en Xandri eskolan ere ikasgelan bazkaltzen dute haur eskolako ikasleek eta rol estereotipoak apurtzeko, begirale gizonak kontratatzen saiatzen dira. Azken mailako ikasle talde batek lagundu egiten die bai begiraleei baita ikasleei ere.

Autokudeaketa esperientzia ezagutu dugu Sant Cugateko Escola Catalunya ikastetxean. Bertan IGEak egiten du jantokiaren kudeaketa osoa. Soberakinak aprobetxatzeko modua aurkitu du ere. Froga pilotu bat abiatu dute. Lau familia bekadun aukeratu dituzte eta egunero bakoitzarentzat tuperra prestatzen du sukaldariak soberan dagoen janariarekin. Familia horrek dokumentu bat sinatzen du ekimenaren ardura hartuz, eta hainbat jarraibide bete behar ditu: 2 ordu baino lehen hozkailuan sartu janaria, egunean bertan kontsumitu, eta abar. Tupper bakoitzean elaborazio eguna eta osagaiei buruzko informazioa ematen da eta IGEak gizarte zerbitzuei ematen die ekimenaren berri.

 

ORDUÑA

Irailaren 7an jarri zen martxan Orduñako esperientzia pilotua. Honekin bete da Eusko Legebiltzarrak egindako eskaria, lau bait dira jada martxan dauden esperientziak: Markina, Gernika, Laukariz eta Orduña.

https://www.gureplateragureaukera.eus/es/orain-bai-bertako-janaria-eta-ekologikoa-jaten-dute-jada-ordunako-eskolan/

https://www.gureplateragureaukera.eus/es/udaberrian-abiatuko-da-urdunako-esperientzia-pilotoa/

https://www.gureplateragureaukera.eus/es/urdunako-eskola-publikoko-lehen-hezkuntzako-6-mailako-ikasleek-eskolari-agur-esan-diote-jantokiko-ereduan-aldaketarik-ezagutu-gabe/

https://www.gureplateragureaukera.eus/es/urdunako-udal-sukaldea/

https://www.gureplateragureaukera.eus/es/elikadura-burujabetza-urdunan/

 

LAUKARIZ

Laukarizko eskolako proiektu pilotoa, hirugarrena, 2017/2018 ikasturtearen hasieran abiatu zen. Hemen duzue bertara egindako bisitan jasotako informazioa:


 

BEKOBENTA – MARKINA
Markinako Bekobenta eskolak jantokia kudeatzen du 2016ko apiriletik. Proiektua bertako, sasoiko eta kalitatezko produktuetan oinarrituta dago. Gaur egun Eusko Jaurlaritzak ordaindutako sukaldariak dituzte eta IGE-ak kontratatzen ditu begiraleak eta erosketa guztietaz arduratzen da. Familien kuotak mantendu egin dira.


  • Gernika

[:eu]Jantokiko autokudeaketaren lehen egunak Allende Salazar eskolan[:es]Primeros días de autogestión del comedor en la escuela Allende Salazar[:]


ALLENDE SALAZAR – GERNIKA
Gernikako Allende Salazar eskola publikoak bere jantokia kudeatzen du 2016-2017 ikasturte hasieratik.


LARRABETZU

2000. urteko dekretuak EAEko ikastetxe publikoetako jantokiak “kudeaketa zuzena” izeneko eredu bakarraren bidez kudeatzera derrigortu zituen. Larrabetzuko eskolan kudeaketa propioarekin jarraitzea erabaki zuten. Gurasoek kudeatzen dute jantokia ordutik, bertako produktuak eta herriko dendetan erositakoak eskainiz, langileak kontratatuz… Administraziotik ez dute inolako laguntzarik jasotzen.


ECOCOMEDORES ESCOLARES DE CANARIAS
Programa honek bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, eskola jantokietan elikaduraren kalitatea hobetzea, ekologikoak, freskoak, bertakoak eta garaikoak diren produktuak erabiliz. Eta bestetik, Kanariar Uharteetako nekazaritza ekologikoaren ekoizpena bultzatzea.